Inclusión / UNIDIS

Inklusioa/UNIDIS

Inklusioa/UNIDIS

Hezkuntza-inklusioa

Vitoria-Gasteiz UNEDek unibertsitate hau inor atzean uzten ez duen ikasketa espazioa bihur dadin egiten duen ahaleginaren berri eman nahi dizue

Hezkuntza-inklusioa hala definitzen du UNESCOk (B. Lindqvist, UN-Rapporteur, 1994):
"Munduko haur eta gazte guztiek, beren indargune eta ahulezia indibidualekin, beren itxaropen etaespektatibekin, hezkuntzarako eskubidea dute. Ez dira hezkuntza-sistemak haur mota jakin batzuk izateko eskubidea dutenak. Horregatik, herrialde bateko hezkuntza-sistema da egokitu behar dena haur eta gazte guztien beharrak asetzeko "

UNESCOk gainera hala azaltzen du inklusioa:
"Ikaskuntzan, kulturan eta komunitateetan parte-hartzea indartuz eta hezkuntza-bazterkeria murriztuz ikasle guztien beharrizanak identifikatzeko eta horiei erantzuteko prozesua. Honek aldaketak eragiten ditu edukietan, hurbilketetan, egituretan eta estrategietan, adin-tarte egokia duten haur guztiak barne hartzen dituen ikuspegi komun bat ezarriz eta haur guztiak hezteko ardura sistemarena dela sinetsiz".

UNEDek UNIDIS (Desgaitasun egoeran dauden ikasleentzako arreta zentroa) zerbitzua du. Zerbitzu hau Ikasle eta Ekintzailetza Errektoreordetzare menpe dago eta bere helburu nagusia unibertsitate honetan ikasketak buru nahi dituzten eta desgaitasuna duten ikasleek edozein ikasleren aukera berdinak izatea da.

UNIDIS Desgaitasun egoeran dauden ikasleentzako arreta zentroa

Ezagutu AlumniUNED