Historia del Centro Asociado Vitoria - Gasteiz | UNED

Vitoria-Gasteiz UNED Ikastetxe Elkartuaren historia

Historia

1974

Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartua 1974ko azaroaren 21ean sinatutako «Arabako Foru Aldundiaren eta UNEDen arteko sortze-hitzarmenaren» babesean sortu zen. 1972an UNED sortu zen lehen unibertsitate «ez-presentzial» gisa, Urrutiko Unibertsitatetzat jo zena. Argi dago beraz, Ikastetxe Elkartu hau aitzindari eta lehena izan zela Euskal Autonomia Erkidegoan, izan ere, garai hartako Arabako Unibertsitate Elkargoari erantzun arin eta praktikoa emateko sortu zen.

1975

1975eko urtarrilaren 31ko Ministro Aginduak (1975eko martxoaren 7ko BOEan argitaratua) ofizialki sortu zuen UNEDen Gasteizko Ikastetxe Elkartua.

1982

Hitzarmen hori 1982ko irailaren 23an eguneratu eta zabaldu eta beste hitzarmen bat sinatu zen: «UNEDen eta Patronatua osatzen duten erakundeen arteko hitzarmena, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Arabako eta Gasteizko bi aurrezki-kutxak direnak».

1990

1990eko martxoaren 2an, «Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartuaren arteko Jarduera Praktikoen Hitzarmena» sinatu zen.

2000

2000. urtean Ikastetxearen 25. urteurrena ospatu zen. Honakoa, gure urteko memorien errealitate luzea jasotzen duen abagune historikoa izan zen, eta beraz,  urteurren-liburu bat argitaratu zen, UNEDen lagunen kolaborazioak bildu eta Ikastetxe Elkartu honen bizitza gogorarazten duena.

2003

Partzuergo bat eratzea adosten zuen hitzarmena sinatu zen, honakoa hitzarmena kudeatzeko ardura izango zuen eta berezko nortasun juridikoa izango duen organa bilakatuz. Eratutako erakunde publikoak Unibertsitate Partzuergoaren izena jasoko zuen: "UNED Ikastetxe Elkatua Gasteizen".

2009/2010

Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparru (GHEE) berriaren ezarpenak Espainiako unibertsitate-sistemaren egitura eraldatu zuen, unibertsitate-irakaskuntzak 3 mailatan antolatuz: gradua, masterra eta doktoregoa.

Gaur egun, eta betiko jarraibideei jarraituz, UNEDek eskaintzen dituen gradu, karrera eta unibertsitate-ikasketa guztiak ikastetxean ematen dira. Horiei guztiei gehitu behar zaizkielarik masterrak eta graduondokoak, doktoregoak, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide-ikastaroa eta UNEDek eskainitako etengabeko prestakuntzako ikastaroak eta titulu propioak.

2013

Eusko Jaurlaritza sartzen den unea da.

2021

Vitoria-Gasteizko UNED zentro elkartuko unibertsitate-partzuergoaren estatutu-testu berria onartu da. Testu horrek lehendik zegoen partzuergoa egokitu du esparru juridiko berrira, zentro elkartuari lege-euskarria ematen dion figura juridiko gisa,