Gestión académica y administrativa Centro Asociado Vitoria - Gasteiz | UNED

Vitoria-Gasteiz UNED Ikastetxe Elkatuaren kudeaketa akademikoa eta adminsitratiboa

Kudeaketa akademikoa eta administratiboa

Izapide akademiko eta administratiboetarako, Ikastetxe Elkartuak idazkaritza-zerbitzua du. Bertan, ikasleei UNEDek emandako ikasketen berri emateaz gain, ikasketa horietan sartzeko egin beharreko izapideen berri ere ematen zaie. Hori guztia UNEDen web orrian zehaztuta badago ere, egoitza nagusiko sailekin konektatuta dagoelako, ikastetxeko idazkaritzak  bere ikasketekin lotuta sor daitezkeen arazo puntualak konpontzeko informazioa helaraziko dio ikasleari.

Idazkaritzak liburutegi zerbitzua ere hartzen du bere gain, liburuak mailegatuz.

Gainera, idazkaritzak eskabide-ereduak eman eta dokumentuak konpultsatzen ditu.

Idazkaritza beheko solairuan dago, ikastetxearen ezkerreko pasabidean.

Idazkaritza ordutegia

Eskola-aldia:

Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara

Ostiraletan 9:00etatik 13:30etara

Eskolarik gabeko aldia:

Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:30etara

Ostiraletan 9:00etatik 13:30etara

Udako ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara

Idazkaritza-zerbitzuak

  • UNEDek eskaintzen dituen ikasketen gaineko informazioa
  • Kultura eta prestakuntza jardueren inguruko informazioa
  • Matrikula, baliozkotzeak, bekak…
  • UNEDekin harremana duten izapide-administratiboak
  •  Antolakuntza akademikoa: ordutegiak, tutoretzak...
  • Orientabide eta Enplegu Zentroa (COIE): harrera, orientabidea, kanpo-praktikaldiak...
  • Liburutegi-zerbitzua eta liburu mailegatzea.

Zerbitzu akademikoak

  • Tutoretza presentziala eta telematikoa: funtsezko edukien azalpena eta zalantzak argitzea
  • Ikasketa-metodoen inguruko orientabideak
  • Ezagutzaren etengabeko ebaluazioa
  • Kasu errealak eta praktikoak aurkeztea
  • Proba presentzialei buruzko aholkularitza