Formación complementaria Vitoria - Gasteiz | UNED

Vitoria-Gasteiz UNED Prestakuntza osagarria

Vitoria-Gasteiz UNED Prestakuntza osagarria

Prestakuntza osagarria

CEMAV programazioa

UNEDeko ikus-entzunezko bitartekoen zentroa da CEMAV. Zentro honen bidez, audio eta bideo formatua duten euskarriakaukera eskaintzen dira, irakasleen ikerketa- eta irakasle-lanetan laguntzeko. Era berean, ikasleei ikasketetan erabilgarriak izan daitezkeen ikus-entzunezko edukiak eskuratzeko aukera ematen zaie, horiek guztiek informazio instituzional, kultural, zientifiko eta teknologikoa andana biltzen dutelarik.

UNEDeko irakasle guztiek, eduki akademikoa duen programazioaren arduradunak direnak,  ikastetxe horretatik ikus-entzunezko material didaktikoa eta laguntza-gidak sortzeko laguntza jasotzen dute.

Zentro honetan irrati, telebista edo bideo hezitzaileen emisioei dagozkien audio eta bideo funts handia dago. Era berean, hezkuntzari aplikatutako ikus-entzunezko komunikazioaren eta informazioaren teknologiei buruzko dokumentuak ere gordetzen dira, urrutiko hezkuntza nabarmenduz.

CEMAV programazioari buruzko informazio gehiago

Unibertsitate-hedapen ikastaroak

Zer dira unibertsitate-hedapen ikastaroak?

Vitoria-Gasteiz UNED ikastetxe elkartuak irakastaldi osoan zehar, hainbat arlotako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditu ikastetxeko ikasleei eta, oro har, jendeari.

Ikastaroek, esterako, psikologia, hainbat hizkuntzatako elkarrizketa-eskolak, enplegurako prestakuntza, tresna informatiko espezifikoak edo poltsari buruzko oinarrizko ezagutzak , barnebiltzen dute.

Ikastaro hauek web orrian argitaratzen dira ikasturtean zehar eta gure albiste buletinean iragartzen dira. Izena online edo zentroan eman daiteke zuzenean.

Jarduera-egutegia ezagutzeko egin klik hurrengo estekan.

MOOC ikastaroak

Zer dira MOOC ikastaroak?

MOOC edo COMA ikastaro bat irekian eskaintzen den online ikastaro masiboa da. Funtsean, Hezkuntza Baliabide Irekiak dira (OER ingelesezko sigletan), eta online egiteko diseinatuta daude, beste aldean jarraipena egiteko irakasle baten beharra izan gabe.

Hezkuntza-eredu berri bat da, OERen eskaera gero eta handiagoari erantzuten diona eta munduko unibertsitate ospetsuenetatik sortua. Badira urte batzuk Internet bidez eskura daitezkeen baliabide mota horien kopurua izugarri handitzen ari dela.

MOOC edo COMA ikastaroek bide ematen diote UNEDen kanal berri bati, zeinaren helburuak hauek diren: ikasle berriak lortzea, irakasle ospea handitzea eta beste ikastaro interesgarri batzuk sustatzea.

Nola sartu MOOC ikastaroetan

MOOC ikastaroen katalogoa

OCW ikastaroak

OCW eskala handiko argitalpen-ekimen elektroniko bat da, Interneten oinarritzen dena, eta Andrew W.Mellon Fundazioak, Massachussetseko Teknologia Institutuak (MIT) eta William and Flora Hewlett Fundazioak elkarrekin sortu zutena.

OpenCourseWare proiektu hau UNEDeko irakasleen parte-hartzeari esker izan zen posible.

Ekimen honen hleburuak hauek dira:

Eredu eraginkor bat sortzea, beste unibertsitate batzuek beren pedagogiako materialen argitalpenak egiterakoan lortu nahi dituzten estandarretan oinarrituta.

UNEDeko ikastaroetako materialetarako sarbide libre, koherente eta erraza ahalbidetzea. Irabazi-asmorik gabeko sektoreko irakasleentzat, autodidaktentzat eta mundu osoko ikasleentzat.

OCW ikastaroetarako sarbidea esteka honetatik jarrai daiteke.

UNED zabalik

zabalik ikasleei unibertsitate hezkuntza-eduki irekiak bilatzen laguntzeko kanal bat da.

Plataforma honen bidez ikasleek azkar eta erraz eskura ditzakete hezkuntza-baliabide ireki guztiak, informazioa sailkatuta baitago.

Bere erabilgarritasuna handitzen doa, izan ere, eduki irekiak elkarlanean sortzeko hainbat modu antolatzen ditu, hezkuntza-komunitate osoaren arteko sinbiosia sustatuz: tutoreak, ikerlariak, irakasleak eta ikasleak.

Metodologia ezagutzeko eta UNED irekian parte hartu ahal izateko, bisitatu esteka hau.