Sugerencias y reclamaciones Vitoria - Gasteiz | UNED

Iradokizunak eta erreklamazioak UNED Vitoria-Gasteiz

Iradokizunak eta erreklamazioak

Kexa, iradokizun eta esker onen postontzia

Iradokizunak edo erreklamazioak hurrengo informazioa izan behar du: interesdunaren identifikazioa (izena eta NANa), karrera, irakasgaia eta zerbitzua edo ikasketa-mota Inprimaki elektroniko honen bidez  bidali behar da.

Mezua jaso izanaren adierazpena hurrengo 24 lanorduetan egingo da eta zure postari erantzuteko batez besteko denbora bi lanegunekoa da (hala ere, erantzuteko gehieneko epea, ANECAk UNEDentzat onartutako Kalitatea Bermatzeko Sistemaren arabera, 20 egunekoa da).

Azterketak berrikustea - prozedura

Gogorarazten dizugu noten edo azterketen berrikuspenak UNED Campusean identifikatu ondoren aurkituko duzun azterketen berrikuspen-aplikazioaren bidez egin behar direla, UNEDeko Gobernu Kontseiluak onartutako azterketen berrikuspen-arauek adierazten duten bezala. Noten kontsulta, aktak eta azterketen berrikuspena atalean kontsulta ditzakezu. 

Kontsulta orokorrak eta intzidentzia informatikoak - prozedura

Informazio orokorra eskuratu nahi baduzu, honako kontsulta Ikasleen Arretarako Bulegoetara bidali behar duzu, infouned@adm.uned.es helbide elektronikoaren bidez. Aitzitik, intzidentzia teknikoren bat baduzu, hau Ikasleen Laguntza Teknikora bidali behar duzu, "Intzidentzia informatikoen formularioa" inprimakia erabiliz.

Iradokizunak edo erreklamazioak hurrengo informazioa bildu behar du:  interesdunaren identifikazioa (izena eta NAN), karrera, irakasgaia, zerbitzua edo ikasketa-mota.