
Vitoria-Gasteiz UNED Ikastetxe Elkatuaren instalazioak:
Instalazioak
Vitoria-Gasteiz UNED Ikastetxe Elkatuaren instalazioak:
Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartua 1974ko azaroaren 21ean sinatutako «Arabako Foru Aldundiaren eta UNEDen arteko sortze-hitzarmenaren» babesean sortu zen.
Gaur egun, UNEDek eskaintzen dituen gradu, karrera eta unibertsitate-ikasketa guztiak eskaintzen dira ere gure ikastetxean. Horiei guztiei ondorengoak gehitu behar zaizkie: masterrak eta graduondokoak, doktoregoak, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide-ikastaroa eta UNEDek eskainitako etengabeko prestakuntzako ikastaroak eta titulu propioak.
Hurrengoa zerbitzuak eskaintzen ditu:
Liburutegia.
Ordutegia
Eskola-aldia:
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30ra eta 16:30tik 19:30ra
Ostiraletan 9:00etatik 13:30ra
Eskolarik gabeko aldia:
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30ra eta 16:30tik 18:30ra
Ostiraletan 9:00etatik 13:30ra
Udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30ra
Ikasketa gela.
Ikasleek 96 postuko Ikasketa gela bat dute, ordutegia:
Ikasketa gelaren ordutegia
Eskola-aldia:
Astelehenik ostegunera 8:30etatik 13:30ra eta 16:15tik 20:00ra
Ostiraletan 8:30etatik 13:30ra
Eskolarik gabeko aldia:
Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 13:30era eta 16:15etatik 18:30ra
Ostiraletan 8:30etatik 13:30ra
Udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30ra
Informatika gela.
Zerbitzu informatikoen zentroa (CSI), UNEDek erabiltzen dituen aplikazio eta sistema informatikoak instalatzeko, mantentzeko eta prestatzeko lanez arduratzen da.
Eduroam
Ikaslearen ikuspegitik, hauek dira tresnarik beharrezkoenak:
- UNEDen psota elektronikoa, ####@alumno.uned.es
- e-learning plataforma, Alf
- Tutoretza aplikazioa, AVIP
- Ikasleentzat ezinbestekoak diren IKT tresnak
Haririk Gabeko Campusa– http://www.uned.es/wifi
Eskuragarri dauden sareak – ezaugarriak eta sarbideak
Ikastetxe Elkartutik sarbidea duten sareak, horien ezaugarriak eta sartzeko modua honako hauek dira:
UNED – Ikastetxe Elkartua: Sare horri esker, Ikastetxe Elkartuak WiFi sarbidea ematen die UNED campuseko identifikatzailerik ez duten eta interneterako sarbidea behar duten pertsonei.
Sare horretara sartzeko, erabiltzaileak aldez aurretik jakin beharko du sarbide-gakoa. Gako hori CTUk emango die Ikastetxe Elkartuak izendatutako arduradunei, eta Ikastetxeak berak finkatu behar ditu arauak eta prozedurak, eskatzen duten erabildetzaileei pasahitza eta sarbidea emateko.
Sarbide-gakoaren ezaugarriak:
- CTUk ikastetxeetako arduradunei emango die, posta elektronikoaren bidez edo web-sarbide mugatuaren bidez, http://www.uned.es/wifi haririk gabeko campusaren webguneko “Ikastetxe Elkartuak” atalean.
- Gako bakarra da erabiltzaile guztientzat.
- Aldian-aldian CTUk sarbide-gakoa aldatuko du.
- Ikastetxe Elkartuak sare horretara sartzeko sarbide-politika finkatu behar du, bai eta sarbide-gakoa nori ematen dion ere.
- Ordenagailuak edo gailu elektronikoak WPA edo WPA2 gako-aukera erabili behar du pasahitza sartzeko.
Ikastetxeentzako ideia orokor gisa aipa dezakegu bertako atalen batek (Idazkaritzak, adibidez) jakin dezala gakoa eta horrek eman dezala Ikastetxeak ezarritako araudia betetzen duten erabiltzaileei. Adibide hau bezeroei WiFi sarbidea ematen dieten hotel askotan ikusten dugunaren antzekoa da: bezeroa hartatzen dutenean, bere NANarekin eta datarekin apuntatzen dute eta sartzeko gakoa ematen diote.
Sarbide-gakoa bistaratzeko jarraitu beharreko urratsak:
1.- Ikastetxeek dagoeneko erabiltzen diztuzten erabiltzaile hauetako batzuekin UNEDen atarian autentifikatzea:
a) info @ <Ikastetxe Elkartua>.uned.es
b) director@ <Ikastetxe Elkartua>.uned.es
2.- Hari gabeko campusaren webgunetik: http://www.uned.es/wifi
3.- “Ikastetxe Elkartuak” erlaitzetik.
4.- Fitxategia inprimatu eta deskargatzeko aukera ematen duen “UNED Ikastetxe Elkartura sartzeko gakoa” izena duen sarbidetik.
Halaber, gogorarazi behar da ere WiFi saretik ezin dela konektatu Ikastetxe Elkartuetako ekipoekin.
Euskarria:
Haririk gabeko campusaren euskarriaren barruan, bi profil mota bereizi behar dira:
1) Erabiltzailea:
Ikastetxe Elkartuaren barruan konexio edo konfigurazio-arazoak dituzten erabiltzaileentzako euskarria ikastetxeak berak ematen du, bere ohiko puntuen bidez. Erabiltzailea ibiltaritzan badago; hau da, eduroam-en kide den beste erakunderen batean badago, Red.es-ek emango dio euskarria, honako puntu hauetan:
- Red.es-en telefonoa: 902 876 165
- Helbide elektronikoa: campusenred@red.es
Erabiltzailea egoitza nagusian badago, euskarri teknikoa Erabiltzailearen Arretarako Zentroak emango dio.
- Telefonoa: 913 988 299
- Helbide elektronikoa: soportepas@csi.uned.es
2) Ikastetxeko informatika-arduraduna:
Ikastetxeko informatika-arduraduna harremanetan jarriko da Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin, honako kontaktu-puntu hauetan:
- Helbide elektronikoa: soportepas@csi.uned.es eta aukerakoa kopian: admin.wifi@csi.uned.es, mezuaren gaia testu honekin hasi beharko du: “[wifi-ca] (Ikastetxearen izena) (aparteko gorabeheraren deskribapena)”
- Adb.:
From: <ikastetxearen arduradunaren helbide elektronikoa>
Subject: [wifi-ca] Madril. Antena itzalita WiFi sarean.
- Telefonoa: CAUra deituta 91 398 8299 zenbakira, argi eta garbi zehaztuz aparteko gorabehera bat dela ikastetxeko haririk gabeko sarean (ikastetxearen izena), eta bera dela arduradun informatikoa.