Preguntas frecuentes Vitoria - Gasteiz | UNED

Vitoria-Gasteiz UNED ohiko galderak

Ohiko galderak

Ohiko galderak gradu ikasketetan

1. Noiz jasoko dut nire matrikularen baieztapena?
Matrikulazio-epea amaitzen denetik aurrera, hura berrikusten hasiko da, eta adostasuna ordaintzeko moduaren, beka-ebazpenaren, matrikula-motaren eta abarren araberakoa izango da.

2. Baieztapena heldu arte itxaron behar dut ikasten hasteko eta ikastaro birtualetan sartzeko?

Ez, behin zirrborroa berretsi duzula ikastaro birtualetan sartu ahal izango zara, beti ere sehileko bakoitzaren irekiera-egutegia kontuan ahrtuta.

3.- Nola eskatzen da ziurtagiri bat edo espediente-lekualdaketa?

Gure web orriaren bidez (www.uned.es), zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin. Idazkaritzako atalean, klik egin "ziurtagiri pertsonaletan" eta jarraitu adierazten dizkizuten jarraibideak.

4.- Zenbat kreditutan eman dezaket izena gehienez eta gutxienez?

Gutxienez 6 kreditutan eta gehienez 90 kreditutan. Dagokion errektoreordetzaren baimenarekin gehienezko 90 kredituak gainditu daitezke.

5. Zein da zubi-ikastaroan izena emateko prozesua?

Ikasketa atalean, Ingeniaritza Informatikoko Gradua/Informazioaren Teknologietako Ingeniaritzako Gradua aukeratu behar duzu, eta  gero, ikasketa-bide bat aukeratu:

"Sistemetako ingeniari teknikoentzako berariazko zubi-ikastaro/pasabide  ikastaroa"

"Kudeaketa ingeniari teknikoentzako berariazko zubi-ikastaro/pasabide  ikastaroa"

6.- Nola egiten da kredituen aitorpena UNEDen ikasitako Ingeniaritza Teknikoetatik?

Gradu batean lehen aldiz matrikula egitean, ikasleari aukera ematen zaio bere matrikulan bertan kredituen aitorpena gehitzeko (ez ahaztu onartu aukera markatzea irakasgai horiek aitortzea nahi baduzu).

Lehenengo matrikulan egin ez bazuen, dagokion Ikaslearen Arreta Bulegoari eskatu beharko diozu, idazki baten bidez.

7.- Lehenengo mailako ikasgaietan baino ezin dut izena eman?

Ez, edozein mailatan eskainitako irakasgaitan eman dezakezu izena

8.- Matrikula alda dezaket?

Behin zirriborroa onartuta, matrikula-epea amaitu arte, ikasleak irakasgaiak aldatu ahal izango ditu, baldin eta aurreko likidazio ekonomikoa baino zenbateko txikiagoa ez badakar. Beste datu batzuk ere aldatu ahal izango ditu, hala nola Zentro Elkartuari buruzkoak, moldagarritasun neurrien eskaera egin ahal izango du, Gradu Amaierako Lanerako lan-ildoen aukeraketa aldatu ahal izango du (hala badagokio), eta helbideratzeagatiko ordainketarako baimen berri bat igo edo gehitu ahal izango du. Ordaintzeko modua edo modua aldatzeko, ahal den guztietan, ikasleak bere Ikaslearen Arreta Atalera jo behar du.

9.- Matrikula lehen aldian (uztaila-urria) izena eman badut, bigarren matrikulaldian (otsaila-martxoa) izena eman dezaket?

Bigarren aldi honetan hurrengoek eman ahal izango dute izena:

a) Lehenengo matrikula aldian UNEDen izena eman ez duten ikasleek.
b) Lehenengo matrikula aldian izena eman eta haien matrikula zabaldu nahi duten ikasleek.

Gutxienez 36 kreditutan gradu jakin batean lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleen kasuan.

Gainerako kasuetan gutxienez 30 kreditutan.

Kreditu horiek zenbatzeko, ikasturtean zehar aitortutako kredituak eta beste ikasketa ofizial batzuetan matrikulatutakoak ere hartuko dira kontuan.

10.- Nire matrikularen ordainketa zatika egin dezaket?

Bai, beti ere ordainketa helbideraturik badago.

11.- Beherapenen bat daukat ordainketa bakarra aukeratzen badut?

Bai, %5eko deskontua izango duzu, beti ere gutxienes 54 kreditutan eman baduzu izena.

12.- Ikastetxe elkatu guztietan eskaintzen dira titulazio guztiak?

Ez. UNEDeko web orrialdean Ikastetxe Elkartu bakoitzean eskaintzen diren titulazioak ikusi ahal izango duzu.

13.- "Ramón Areces" zentroa hauta dezaket?

Bakarrik, El Corte Ingléseko langilea bazara.

14.- “Instituto de Estudios Fiscales” zentroa hauta dezaket?

Bai, hauta dezakezu. Baina lehentasuna izango dute Ogasun funtzionarioek eta Administrazio Publikoko langileek.

Ohiko galderak Master ikasketetan

1.- Zein da ofiziala den master baten eta ofiziala ez den beste baten arteko ezberdintasuna?

Unibertsitateek, momentuz, bi motatako graduondoko ikasketak eskaintzen dituzte: batzuk, berezko tituluak direnak eta beste batzuk, ofizialak. Ofizialek espainiar lurralde osoan balio ofiziala dute, eta Europako aitortza. Doktore titulu lortzeko baldintza betetzen dute.

2.- Zer gertatzen da jada hirugarren zikloko ikasketak burutu baditut? Graduondoko ikasketa ofizialen bat ikasteko dagoeneko lortu ditudan kredituen aitorpena eska dezaket?

Bai, beti ere burututako doktoretza-ikasketak ikasi nahi duzun graduondoko ikasketekin zerikusia badu. Hau bada zure egoera, aurretiko izen ematean kreditu horien aitortza eskatzeko aukera izango duzu.

3.- Aurretiko izen emateak zerbaitetara konprometitzen nau?

EZ, Aurreinskripzioaren funtsezko helburua da master ofizial jakin baten ardura duen organoak egiaztatzea prest zaudela aurrez izena eman duzun ikasketetan sartzeko, baita zure aurretiko prestakuntzara hobeto egokitzen den prestakuntza-ibilbide bat antolatzeko edo proposatzeko ere.

4.- Eskainitako programa baten informazio atalean irakurri dut metdologia erdipresentziala dela, honek klasera joan behar dudala esan nahi du?

EZ, UNEDeko metodologia urrutikoa da, nahiz eta, noizbehinka, saio presentzial batzuk antola daitezkeen. Hauen funtzioa, antolaketa eta derrigortasuna (edo bestelako prozedura alternatiboak) ikasgai bakoitzeko irakasle-taldeak zehaztuko du.

5.- Orrialde honetan ageri den informazioaren arabera aurreinskripzioa internet bidez egin behar dut eta gainera, zeinbat dokumentu bidali behar dut. Noiz egin behar dut hori? Nire sarrera onartu arte itxaron behar dut?

Eskatutako dokumentazio guztia aurreinskripzioa egin eta hurrengo 5 egun naturalen barruan bidali behar da. Nahitaez bidali behar da, eskaera ebatzi ahal izateko.

6.- Izena eman dezaket orain ikasgai batzuetan eta georago beste batzuetan?

EZ. Ikasturte osorako izena emateko eta matrikulatzeko deialdi bakarra egongo da.

7.- Zenbat ikasgaietan eman dezaket izena?

Nahi beste ikasgaietan eman dezakezu izena, beti ere, eskatutako kredituen urteko minimoa eta maximoa kontuan hartzen badira.