
kexak, iradokizunak eta erreklamazioak
Flujograma hau hasteko laguntzak eta jarraibideak
Argibideak
Edozein pertsonak egin dezake kexa edo iradokizunen bat eta honakoa zentroko adminsitrazioaren bidez izango da kuadeatua.
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.
Datuen Babesari buruzko 679/2016 EB Erregelamendu Orokorrean eta indarreko legerian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu dokumentu honetan emandako datuak URRUTIKO HEZKUNTZAKO UNIBERTSITATE NAZIONALAK (UNED) tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun gisa. Tratamenduaren helburua irakaskuntza eta azterketa antolatzea da, bai eta Goi Mailako Hezkuntzako Zerbitzu Publikoaren berezko gainerako funtzioak betetzea ere. Funtzio horiek Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan eta UNEDeko estatutuetan daude araututa. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa UNEDek ematen duen hezkuntza-zerbitzu publikoa gauzatzea da, eta, hala badagokio, baimena. Datuak laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, legez hala dagokionean, UNEDeko ikastetxe elkartuei eta hezkuntza-arloan eskumena duten administrazio publikoei. Prezio publikoen ordainketa helbideratuz gero, banku-erakundeei jakinaraziko zaizkie ordainketa kudeatzeko behar-beharrezkoak diren datuak, bai eta Zerga Agentziari eta epaitegiei hala eskatu ezkero.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasuna mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu UNEDen (Bravo Murillo kalea 38, Datuak Babesteko Atala, 28015 Madril) edo hemen aurki daitekeen edozein bulegotan, informazio gehigarriarekin eta formularioekin batera: Informazioaren Segurtasunerako Politika Juridikoko Departamentua (www.uned.es/dpj) edo UNEDeko egoitza elektronikoaren bidez (https://sede.uned.es). Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure Pribatutasun Politika.