Biblioteca Centro Asociado Vitoria - Gasteiz | UNED

Vitoria-Gasteiz UNED Ikastetxe Elkatuaren liburutegia

Liburutegia

Gasteizko UNED Ikastetxe Elkatuko liburutegiak 4 zerbitzu eskaintzen ditu:
-Funts bibliografikoen kontsulta eta mailegua
-Liburu elektronikoak
-Datu baseetarako sarbidea
-Liburuen erreserba

UNEDen liburutegiak mugikorretik

Informazio gehiago: https://bibliounedabierta.linhd.uned.es/

Liburu elektronikoak

Formatu elektronikoa duten liburu-funts zabala dugu. Informazio gehiago liburutegian.

Gasteizko UNED Ikastetxe Elkatuko ikasleek, haien UNED identifikazioaren bidez, datu-base, aldizkari eta liburu erelktroniko ugarieetarako sarbidea dute. Hau guztia hurrengo orrialdearen bidez:

https://madrono-primo.hosted.exlibrisgroup.com/primo-explore/search?vid=34UNED_VU1&sortby=rank&lang=es_ES

Orrialde honetan bestelako baliabideetarako sarrera ere aurki daiteke: bibliografia elektronikoa, aipamen bibliografikoak egitea, Dialnet, Refworks... Hauek guztiak oso erabilgarriak izan daitezke ikasleentzat, batez ere graduko azken ikasturteetako ikasleentzat eta master eta doktoregoko ikasleentzat.

Erabilerari buruzko edozein zalantza Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartuko liburutegian argitu daiteke.

Kontsulta-sarbidea

Liburutegira sartzea, funts mailegagarriak kontsultatzeko..

ADI!

Gasteizko Ikastetxe Elkatuaren liburutegiaren programa aldatu da. Sarbide berria helbide honetan: 
https://madrono-primo.hosted.exlibrisgroup.com/primo-explore/search?sortby=rank&vid=34UNED_VU1&lang=es_ES

Sistema berria denez, edozein zalantza Ikastetxe Elkatuaren liburutegian kontsulta dezakezue.

Programa honekin ez da erabiltzaile-gakorik edo PINik behar. Maileguak, erreserbak... UNEDen erabiltzailearekin eta pasahitzarekin eskura daitezke.

Erreserbak

Ikaslea bere datuekin identifikatu beharko da liburutegian, Kontsulta-sarbidea atalean azaldu den bezala 

  • Liburutegiak ez du APALATEGIAN eskuragarri dauden dokumentuen erreserbarik egiten mailegu-kanpo badaude edota erreserba egin nahi duen erabiltzaileari jada mailegatutako dokumentuak badira.
  • Erabiltzaile batek gehienez ere 2 ale erreserba ditzake aldi berean. 
  • Ezinbestekoa da NANaren eta posta elektronikoaren laukitxoak betetzea materiala eskuragarri dagoela jakinarazteko.
  • Erreserbatutako dokumentuak jasotzeko gehieneko epea 5 egunekoa izango da, abisua ematen den egunetik zenbatzen hasita.

Inprimaki honen erabilerari buruzko zalantzarik baduzu idatzi hurrengo helbidera:  biblioteca@gasteiz.uned.es

Kokalekua

Ordutegia

Eskola-aldia:

Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara

Ostiraletan 9:00etatik 13:30etara

Eskolarik gabeko aldia:

Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:30etara

Ostiraletan 9:00etatik 13:30etara

Udako ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara

Maile daitezkeen liburuak

Graduko, sarbide ikastaroko eta CUIDeko ikasleak: 

Guztira 5 dokumentu, horietatik:

  • Oinarrizko bibliografia: 3
  • Ikus-entzunezkoak: 2

Maileguen iraupena:

  • Oinarrizko bibliografia: Astebete, behin berritu daiteke gehienez 2 aste bete arte.
  • Ikus-entzunezkoak: astebete, ezingo da berritu.

Berritze eta erreserba aukerak:

  • Oinarrizko bibliografia: behin baino ezin da berritu eta erreserba gehienez bi bider baino ezin da egin.
  • Ikus-entzunezkoak: Ez da ez berritzerik ez erreserbarik onartzen.

Master eta doktoretza ikasleak:

Guztira 8 dokumentu, horietatik: 

  • Oinarrizko bibliografia: 3
  • Ikus-entzunezkoak: 5

Maileguen iraupena:

  • Oinarrizko bibliografia: Astebete.
  • Ikus-entzunezkoak: astebete.

Berritze eta erreserba aukerak:

  • Oinarrizko bibliografia: behin baino ezin da berritu eta erreserba gehienez bi bider baino ezin da egin.
  • Ikus-entzunezkoak: Ez da ez berritzerik ez erreserbarik onartzen.

Mailegua azken egunean berritu behar da, aparteko astea berritzeko aukera sakatzen den egunetik zenbatzen hasten baita.