
Gasteizko UNED ikastetxe elkartuaren harrera
Harrera
UNEDeko ikasle berrien Harrera Planaren bigarren faseak, UNEDeko ikasle berriei goi-mailako urrutiko ikasketarako beharrezkoak diren gaitasunak emateko, prestakuntza-ekintza multzo bat hartzen du bere baitan . Gaitasun horiek goi-mailako hezkuntzako ikasleek ikasketak behar bezala egiteko behar dituzten gaitasun orokorren barruan kokatzen dira, eta horiei UNEDek duen metodologia bereziari lotutakoak gehitzen zaizkie.
Zentzu honetan, "Harrera Planeko ikastaroak" markoaren baitan, ikastetxe elkartuek ikasleentzako konfigurazio libreko kredituak eskatzea aurreikusten da, Hurrengo motetako ikastaro/tailer presentzialetarako zein erdipresentzialetarako:
- - UNEDen metodologiari, ikaskuntza autonomoko eta norberak araututako estrategien entrenamenduari eta, oro har, goi-mailako urrutiko ikasketarako beharrezkoak diren gaitasun orokorren garapenari buruzko ikastaroak.
- - Nibelazio-ikastaroak edo "0 ikastaroak"
- - Ikasten laguntzeko gaitasun instrumentalen garapenari buruzko ikastaroak
- - UNEDeko ikasketari aplikatutako IKTen erabileran trebatzeko ikastaroak
- - Informazio erabiltzeko trebetasunak (bilaketa, analisia, antolaketa) lantzeko ikastaroak
Para más información contacta con el COIE del centro UNED-Vitoria-Gasteiz
- coie@gasteiz.uned.es