Bizitzen ari garen salbuespenezko egoera honetan, unibertsitari gisa dugun betebeharra gure konpromezu akademikoa eta soziala bermatzea da, bai eta elkartasuna adieraztea ere; batez ere beren eredu presentziala online modalitatera migratzera behartuta dauden unibertsitateei.
Horregatik, Unibertsitateen Ministerioa, CRUEren koordinaziorako plataforma bat jarri dugu abian; irakasleei, ikasleei eta, oro har, gizarteari laguntzeko, igarotzen ari garen egoerak gure ikasleengan ahalik eta eragin txikiena izan dezan.
Conectad@s: la universidad en casa ikaskuntza ez-presentzialerako baliabideen ataria da, UNED eta UOCengandik diseinatu eta mantendua, Espainiako unibertsitate guztien laguntzarekin. Ekimen horren bidez, Unibertsitateen Ministerioa eta CRUE, Unibertsitate Ministerioak babestuta, online prestakuntzarako baliagarriak diren edukiak irakasleen eta unibertsitate-komunitate osoaren eskura jartzen dituzte: modulu didaktikoak, orientazio metodologikoko edukiak, plataforma teknologikoak eta softwarea.
Ekimen hau baliagarria izango delakoan, eta datozen aste hauetan sortuko diren zalantzeei erantzuna emateko lagungarri.