Carta de servicios Centro Asociado Vitoria - Gasteiz | UNED

Vitoria-Gasteiz Ikastetxe Elkartuaren zerbitzu-karta

Zerbitzu-karta

Carta de servicios

Edición 2 - 2017

Gasteizko UNED Ikastetxee Elkartuaren XEDEA da inguruko herritar guztiek erdi-presentziala eta urrutikoa den ikaskuntza-modalitatearen bidez Goi Mailako Hezkuntzarako sarbide malgua izatea  eta gizarte-interes handiagoko garapen profesional eta kulturalerako sarbidea izatea. Horretarako, honako alderdi hauek biltzen dira: - Egoitza Nagusiaren jarraibide metodologikoak - Ikastetxe Elkartuaren Patronatuaren hezkuntza-estrategiak - Gizartearen ekimenak eta eskaerak - Kalitate eta teknologia arloko Europako aurrerapenak - UNEDen ikastetxeen sarearen prestakuntza-eskaintzak

Ikasleen eskubideak:

UNEDeko ikasleen eskubide guztiak estatutuetako 143. artikuluan jasota daude, besteak beste:

- Bitarteko egokienak dituen irakaskuntza-sistema baten bidez, irakasle tutoreek ikasketetan orientatzea eta laguntzea.

- UNEDeko gobernu-organo guztietan parte hartzea, ordezkarien bitartez, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, eta haiekin komunikatzea.

- Ikasturtearen hasieran, irakaskuntzei, tutoretza-modalitateei, irakasgaiak ebaluatzeko irizpideei eta proben egutegiari buruzko informazioa doan jasotzeko aukera izatea.

- Norbere errendimendu akademikoa objektiboki ebaluatua izatea eta ikasle bakoitzaren ebaluazioaz arduratuko den irakaslea zein den jakitea.

- Unibertsitateko Defendatzailearen jarduna eskatzea, ikasleen eskubideak prozedura egokien bidez bermatuak izan daitezen.

- Matrikulatutako  irakaskuntza ofizialetako irakasgaietako proba presentzialetan parte hartzea.

Ikasleen betebeharrak:

UNEDeko ikasleen betebehar guztiak estatutuetako 144. artikuluan jasota daude, besteak beste:

- Foroak erabiltzeko irizpideak errespetatzea, UNEDen araudian ezarritakoaren arabera.

- Ezartzen diren diziplina akademikoko arauak errespetatzea.

- Unibertsitate-komunitatearekin lankidetzan aritzea, unibertsitatearen helburuak lortzeko eta unibertsitateko zerbitzuak mantentzeko eta hobetzeko.

- Matrikulatuta dauden irakasgaien orientabideak ezagutzeko, informazio-baliabideak erabiltzea.

- Ikastetxearen eta, oro har, unibertsitatearen ondarea osatzen duten instalazioak, ondasunak eta baliabideak behar bezala erabiltzea.

Kexak eta iradokizunak

- Erreklamazioak dagokion inprimaki normalizatuaren bidez egin daitezke. Inprimaki hori ikastetxeko idazkaritzan dago eskuragarri.

- Kexak eta hobetzeko iradokizunak ikastetxearen webgunearen bidez edo ikastetxeko idazkaritzan (beheko solairuan) egin daitezke.

Ikasleen lankidetza eta parte-hartzea

- Patronatuan, Zentroko Kontseiluan eta Klaustroan parte hartzen dute, ordezkarien bitartez.

- Gai akademikoei heltzeko Zuzendaritza Taldean sar daitezke zuzenean.

- Zerbitzuekiko iritzia eta gogobetetze-maila Egoitza Nagusiaren bidez urtero egiten diren inkesten bidez ezagutzen da.

- Ikasleen Ordezkaritzan iradokizun postontzia dago eskuragarri.

- Ikastetxeko zentroan izaera formala duten kexak, iradokizunak eta erreklamazioak bidera daitezke.

Ikasketa ofizialak: GHEE graduak

- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
- Gizarte eta Kultura Antropologia
- Ingurugiro Zientziak
- Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoak
- Politika eta Administrazio Zientziak
- Kriminologia
- Zuzenbidea
- Ekonomia
- Gizarte Hezkuntza
- Ingeles Ikasketak: Hizkuntza, Literatura eta Kultura
- Filosofia
- Fisika
- Geografia eta Historia
- Artearen Historia
- Espainiar Hizkuntza eta Literatura
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Informatika Ingeniaritza
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Informazioaren teknologietako Ingeniaritza
- Industria Teknologien Ingeniaritza
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Matematikak
- Pedagogia
- Psikologia
- Kimika
- Soziologia
- Gizarte Langintza
- Turismoa

Beste Ikasketa Ofizial batzuk:

- 11 gradu konbinatu

- 76 unibertsitate-master ofizial (GHEE)

- 19 GHEE doktorego eta plan zaharrak

 

Beste prestakuntza proposamenak:

- 25/40/45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbidea

- Urrutiko Hizkuntzen Unibertsitate Zentroa (CUID)

- Etengabeko prestakuntza: UNEDen berezko tituluak

- Unibertsitate-hedapena

Kalitate-konpromisoak

- Gardentasunerako eta kontuak emateko neurri gisa kide anitzeko organoen erabakien % 100 argitaratzea, bai eta aurrekontua eta urteko kontuak ere.
- Informazio eta orientazio akademiko zuzena eta argia ematea, datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatuz.
- Irakasgai guztiek tutore bat esleituta dutela bermatzea.
- Ikasgaien tutoretza-planak argitaratzea, ikasleek kontsultatu ahal izateko.
- GHEE dela eta irakasle-taldeek agindutako eta ikasleek eginiko PEC guztiak zuzentzea.
- Ikasturtea hasi aurretik egin beharreko praktiken egutegia argitaratzea ikastetxearen webgunean.
- Ikasle guztiak laborategiko derrigorrezko praktikak egin ditzaten erraztea.
- Ikastetxeko liburutegian ikasleek erabili eta/edo mailegatzeko beharrezkoa den oinarrizko bibliografia osoa edukitzea.
- Erabilera askeko ordenagailu operatiboak izatea ikaslearen eskura.
- Ikasturtean zehar aurrez aurreko hizkuntza-eskolak eskaintzea, graduren batean izena emateko nahitaez egiaztatu beharreko hizkuntza horietan.
-  ECTS kredituak dituzten unibertsitate-hedapeneko jarduerak egitea, ikasleak bere kreditu libreak konfigurazio askeko kredituekin osatu ahal izateko

Araudi Erregulatzailea:

- Unibertsitateen Lege Organikoa (2001, ondorengo aldaketa partzialekin).
- UNEDen estatutuak (2011)
- Gasteizko UNEDeko Partzuergo Elkartuaren Estatutuak (2003).
- Vitoria-Gasteiz UNED Ikastetxe Elkartuaren Antolaketa eta Jarduera Araudia (2012)
- Segurtasunari eta UNEDen informazio-sistemaren erabilera egokiari buruzko araudia (2017)
- UNEDeko Liburutegiaren araudia (2016)
- Proba presentzialen araudia (2011, 2012an eta 2013an aldatua)
- Foroen erabilerari buruzko araudia (2010)
- Unibertsitate ikaslearen estatutua (2010)
- Ikasleen ordezkaritzaren araudia (2014)
- Unibertsitate defendatzailearen antolakuntza eta jarduera araudia (2007)
- Irakasle-tutorearen estatutua (2013; 2014an eta 2016an aldatua)
- UNEDeko irakasle-tutoreak hautatzeko araudia, Ikastetxe Elkartuekiko lotura eta Venia docendi eman eta ezeztatzekoa (2011).
- Gainerako araudi aplikagarria: www.uned.es (idazkaritza nagusia)