Gure liburutegia: Xedea eta balioak

Gune honetan, UNED Bizkaiako Liburutegian egiten dugun eguneroko lana bultzatzen duen filosofia partekatu nahi dugu zurekin. Ezagutu gidatzen gaituen helburua eta unibertsitateko komunitate osoarekin dugun konpromisoa definitzen duten balioak.

Gure xedea

UNED Bizkaia-ko Liburutegia UNEDeko unibertsitate komunitatera zabalik dagoen baliabideen gune aktiboa da. Bere xede nagusia informazio, formakuntza eta ikerkuntzako beharrak asetzea da.

Teknologia berrien oinarrizko laguntzarekin, EGHEk (Europako Goi Hezkuntzako Esparruak) sortutako behar aldakorrei erantzun egokia emateko helburua du.

Gure baloreak

Kalitatezko zerbitzu publikoa, arduratsua eta erabiltzaileari egokituta, bere itxaropen eta beharrak era egoki batean betetzeko.
Profesionaltasuna eta bikaintasunaren bilaketa gure zerbitzuak ematean.
Gizartearekiko eta Unibertsitate Publikoak dituen giza eta gizabidezko printzipioekiko konpromisoa.
Lankidetza, elkarrizketa, laguntza eta parte-hartzea gainontzeko unibertsitate komunitatearekin.