Zerbitzuen karta

Zerbitzuen karta (7. edizioa - 2026)

Kalitate-konpromisoak

Informazioa eta orientazioa

  • Informazio akademiko zuzena eta argia ematea, datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatuz.
  • Urtero, gutxienez, harrera-murgiltze bi ekintza egitea ikasle berrientzat.

Tutoretza presentzialak eta telematikoak

  • Ikasleei tutoretzetan gertatutako gorabehera guztien berri ematea gutxienez aste bete lehenago, ezusteko kasuetan izan ezik.
  • Ezarritako tutoretzen % 90, gutxienez, aurrera eramatea.

Kanpo-praktikak eta laborategiko praktikak

  • Enpresa eta erakundeekin gutxienez 75 hitzarmen eguneratu eta indarrean mantentzea praktikak egin ahal izateko.
  • Derrigorrezko laborategiko praktikak ikastetxe elkartuan edo hurbileko beste zentro batean egiteko aukera ematea hori eskatzen duten ikasleen % 90ari.

Ebaluazio-probak

  • Ikastetxerako eta bertako baliabideetarako sarbidea erraztea egunean 12 orduz, ordutegi etenik gabe, aurrez aurreko probak egiten diren asteetan.
  • Antolaketa optimorako protokolo bat aplikatzea, azterketak hasi aurretik instalazioak, tresneria eta teknologia berrikusiko direla ziurtatzeko.

Unibertsitate-hedapeneko jarduerak

  • Urtero UNED Seniorreko gutxienez 20 ikastaro egitea.
  • Hedapen-ikastaroen % 80, gutxienez, ECTS (Kreditu Transferentziarako Europako Sistema) kredituekin eskaintzea.

Liburutegi-baliabideak eta baliabide teknologikoak eskuratzea

  • Liburutegien arteko mailegu-eskaera guztiak gehienez 48 orduko epean bideratzea.
  • Ikastetxean aurrez aurre ematen diren ikasketetako derrigorrezko bibliografia-titulu guztien unitate bat, gutxienez, liburutegian izatea.
  • Ikasleen eskura interneterako sarbidea duten eta erabilera librekoak diren 8 ordenagailu operatibo jartzea.