.jpg/jcr:content/Convenios-(1).jpg)
Prácticas
Curriculumeko praktikak: graduko edo masterreko ikasketa ofizialen planaren parte dira, eta, beraz, ebaluatzeko modukoak dira.
Curriculumetik kanpoko praktikak: Ikasleek beren prestakuntza-aldian borondatez egin ditzaketen praktikak dira, curriculumeko praktiken helburu berak izan arren, ikasketa-planean sartzen ez direnak. Beraz, ezin dira ebaluatu, nahiz eta Tituluaren Europako Gehigarrian “informazio gehigarri” gisa jasota dauden, kreditu-kargarik gabe.
Laborategiko praktikak: Zientzia Fakultateko, Industria Ingeniarien ETSko eta Informatika Ingeniarien ETSko graduek nahitaezko laborategiko praktikak dituzten irakasgaiak dituzte. Garrantzitsua da praktikei buruzko informazioa kontsultatzea, hala nola noiz edo non eginen diren, bai irakasgaien ikasketa gidetan, bai zure fakultatearen edo eskolaren webguneetan, parte hartzea denbora nahikoarekin kudeatu ahal izateko.