
Araudia
-
Erabilera arau orokorrak
Liburutegia, UNED Bizkaia-ko hezkuntza eta ikerkuntzaren oinarrizko laguntza zerbitzua den heinean,
unibertsitate komunitateari kalitatezko instalazio eta zerbitzua ematen ahalegintzen da. Horretarako,
behar diren ordena, isiltasuna eta lasaitasuna mantentzeko zein liburutegiko instalazio eta errekurtsoak
babesteko, arau orokor bat ezartzea beharrezkotzat jotzen da.Debekatuta dago:
- Erretzea.
- Edariak edo jakiak sartzea edo kontsumitzea (Ur botilatua izan ezik).
- Mugikorrak erabiltzea. Liburutegian sartu baino lehen deskonektatu beharko dira.
- Aulkiak, mahaiak edo beste altzairuak bere lekutik mugitzea.
- Zarata egitea edo beste erabiltzaileak molestatu ahal duen tonuarekin hitz egitea.
- Norberaren gauzekin irakurketa postuak erreserbatzea. Ordu baten buruan liburutegiko angileek gauzak kenduko dituzte, erabiltzailea ez badago.
Kontuan izan behar da:
- Liburutegian gure funtsak kontsultatu behar dituen unibertsitateko komunitatearen edozein kide sartu ahal da.
- Instalazioen okupazio handiko garaietan –azterketa asteetan, gehienbat— UNEDeko unibertsitate komunitatearen kideek lehentasuna izango dute.
- Kontsultarako ekipoak behar dituzten murriztutako postuak errespetatu behar dira (ikusentzunezkoak, ordenagailuen fitxategiak eta antzekoak).
- Material bibliografiko eta dokumentala zaindu behar da:
- Ez idatzi edo azpimarratu liburuetan
- Ez kendu orriak
- Ez ireki liburuak era desegokian
- Behin kontsulta bukatuta, dokumentu-aleak ez dira berriro apalategian jarriko. Hortaz, eskura dagoen mahaian edo publikoari arreta mostradorean utziko dira.
- Dokumentu-aleak ezingo dira liburutegiko instalazioetatik atera mailegu mostradorean erakutsi barik, kontrol eraginkorra izateko.
- Mailegu zerbitzuak liburutegiaren itxiera ordua baino 5 minutu lehenago bukatuko du.
- Ebasketen aurkako alarma aktibatzekotan, motxila, poltsa edo zorroen edukia erakutsi beharko zaie liburutegiko langileei.
- Erabiltzaileak liburutegiko langile, beste erabiltzaile eta funtsa zein instalazioekin gizalegez jokatuko du une oro.
- Liburutegiko langileek arau hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei liburutegiko instalazioetatik aldi baterako edo betiko irteteko eskatu ahalko diete.
-
Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak
Eskubideak
- Liburutegiko langileek arreta egokia, eraginkorra eta adeitsua ematea.
- Informazioa bilatzeko eta lortzeko aholkua jasotzea, baita instalazioak eta ekipamendua erabiltzeko laguntza ere.
- Lan intelektuala egiteko leku egokiak izatea, ikasketarako eta liburutegiak eskaintzen duen funtsa dokumentala kontsultatzeko.
- Liburutegian informazioa jasotzeko dauden baliabideak eskuratzeko behar den ekipamendua egotea.
- Unibertsitateko ikasketa eta ikerketa arloetako bibliografia eta informazio baliabide egokiak edukitzea.
- Datu pertsonalen eta Liburutegiko erabileraren datuen konfidentzialtasun osoa bermatuta izatea. Datu hauek Liburutegiaren helburu eta premientzako besterik ez dira erabiliko.
- Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak egin ahal izatea. Halaber, hauei erantzuna jasotzea.
Betebeharrak
- Lekuak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzea, ekipamendu, instalazio eta fondoen egoera eta osotasuna errespetatuz.
- Liburutegiko langileekin gizalegez jokatzea eta beraien argibideak jarraitzea.
- Liburutegiko lan egiteko eta ikasteko giroa errespetatzea eta giro hori nahas dezakeen ezer ez egitea. Horrek esan nahi du: isilik egotea, telefono mugikorrik ez erabiltzea, ez erretzea, ez jatea eta ez edatea.
- Liburutegiaren instalazio eta materialen erabilera desegokia egitekotan edo jarrera desegokia izanez gero, Liburutegiko langileen eskakizunak bete beharko dira, edo beharrezkoa balitz, Liburutegitik atera.
- Liburutegiko informazio baliabideak egoki erabiltzea, dagozkien helburuetarako.
- UNED Bizkaia-k duen dokumentuen Jabetza Intelektualaren arloan indarra duen legedia errespetatzea.
- Liburutegiko zerbitzu ezberdinak erabiltzeko arauak betetzea.
- UNEDeko ikasle txartelarekin identifikatzea, Liburutegiko langileek horrela eskatuz gero. Ikasle txartela ez izatekotan dokumentu ofizial batekin identifikatu ahalko da (NAN, pasaportea, gidabaimena). Ikasle txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake, Liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa izanik.
-
Disziplina-araubidea
Arau-hausteak
Arau-hauste oso larriak honako hauek izango dira:
-
Liburu, aldizkari edo beste material mota lapurtzea.
-
Mailegatutako materialak ez itzultzea.
-
Liburutegiko instalazio eta ekipamenduetan kalte larriak sortzen dituen erabilera desegokia.
Arau-hauste larriak honako hauek izango dira:
-
Edozein motako funtsa bibliografiko galdu edo hondatzea. Galdu edo hondatzen badira, funtsa horiek ordeztu edo ordaindu beharko dira.
-
Behin eta berriz arau-hauste arinak egitea.
Arau-hauste arinak honako hauek izango dira:
-
Liburutegiko ordenaren nahasmendua (sakelako telefonoen edo beste tresnen erabilera, erretzeko debekuaren haustea, isiltasunaren beharra, eta orokorrean, asaldura sortzen duen beste edozein portaerak).
- Mailegatutako dokumentuen itzultzeko epeak ez betetzea. Dagozkien zigorrak, Mailegu Zerbitzuaren Araudian kontsulta daitezke.
Zigorrak
Arau-haustearen larritasun mailaren arabera, ondoko zigorrak ezarriko dira:
-
Liburuak, aldizkariak edo beste materiala lapurtzeak Liburutegiko txartela behin-betiko galtzea eta Liburutegian ezin sartzea ekarriko ditu. Zigor bera ezarriko da Liburutegiko instalazio eta ekipamendua gaizki erabiltzen bada, honi kalte larriak sortuz.
-
Materialak ez itzultzeak Liburutegiaren zerbitzuak ezin erabiltzea eta Liburutegiko txartela behinbehineko galtzea ekarriko ditu. Hauek berreskuratzeko materiala itzuli beharko da eta zigorraren epea (hiru hilabetetik urte batera) bete beharko da.
-
Materialak galdu edo hondatzen badira, hauek ordeztu beharko dira edo eguneratutako balioa eskudirutan ordaindu.
-
Mailegatutako materialak epez kanpo itzultzen dituen erabiltzaileari mailegu zerbitzuaren etenaldi batekin zigortuko zaio. Etenaldi honek maileguaren atzerapeneko denbora iraunduko du.
-
Liburutegiko behar bezalako ordenaren asaldurak ohartarazpena ekarriko du, edo azken buruan, txartelaren galtzea.
-
Arau-hauste arinak behin eta berriz eginez gero, erabiltzaileak Liburutegiko txartela galduko du (hilabete batetik sei arteko zigorra).
Neurri guzti hauek hartu eta indarrean jartzeko ardura Liburutegiko langileena izango da. Egindako arauhausteak beste erantzukizunak baditu, Liburutegiko langileek Ikastetxeko Zuzendaritzari jakinaraziko diote
-
-
UNED Bizkaiako liburutegiaren kode etikoa
1. Sarrera
UNED Bizkaia Liburutegiko (aurrerantzean BUB) profesionalek, egungo gizartean duten eginkizunaz jabetuta, funtsezko lana egiten dute informazioa kudeatu eta eskuratzeko, bai eta ezagutza eta kultura sustatzeko ere.
Gizartearekiko, erakundearekiko eta beren buruekiko erantzukizuna kontuan hartuta, BUBko liburuzainek Kode Etikoa onartzea erabaki dute, gure lan profesionalaren garapenean gidatzen gaituzten printzipio etikoak zabaltzeko.
Kode deontologikoa da gure lanbidearen jardun profesionala, arduratsua eta kalitatezkoa bideratzen duen gida. Lanbide-kolektiboak onartutako eta esperientzian oinarritutako arau multzo batean adierazitako printzipio eta balioei buruzko hausnarketa da
2. Helburuak. Printzipioak eta balioak
Kode honen helburu nagusia arau eta balio multzo bat formalizatzea da, baita BUBko profesionalen jarduera gidatu behar duten printzipio etiko batzuekiko konpromisoa formalizatzea ere. Profesionalen konpromisoa bereziki zainduko da erabiltzaileen askatasun eta eskubideekin eta, oro har, gizartearekin, beren eginkizuna gauzatzean, hau da, informazioa kudeatzea eta kultura eta ezagutza sustatzea.
Liburutegiko langileek, beren eginkizunetan gidari izan daitezen, honako balio orokor hauek erabiliko dituzte:
- Liburutegia zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu, erabiltzaileen informazio-beharrak asetzera bideratua.
- Liburutegiaren eta UNED Bizkaiaren misioa, ikuspegia eta balio estrategikoak betetzen lagunduko dugu.
- Ez dugu publiko egingo erakundearen barne-gairik, ez eta haren irudiari kalte egin diezaiokeen iruzkinik ere.
- Kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin konprometitzen gara, baita gure lanean profesionaltasuna izatearekin ere.
- Berrikuntza eta sarbide irekia sustatuko ditugu, zerbitzua behar sozial berrietara eta aldaketa teknologikoetara egokituz.
- Lankidetza eta parte-hartzea sustatuko ditugu, jarrera ireki eta tolerantearekin.
- Erabiltzaileen eskubideak errespetatzen lan egingo dugu: askatasun intelektuala eta adierazpen-eskubidea; konfidentzialtasuna, intimitatea, pribatutasuna eta norberaren irudia; erabiltzaile guztien berdintasuna, haien jatorria, adina, generoa, gizarte-egoera, ideologia, erlijioa edo beste edozein motatakoa alde batera utzi.
- Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren esparruan jarduerak garatuko ditugu.
3. Erabiltzaileentzako zerbitzuak
3.1. Funtsen eta baliabideen tratamendua eta kudeaketa
- Gardentasuna informazio-baliabideen hautaketa bibliografikoan eta tratamendu tekniko-dokumentalean.
- Hautaketa hori arautuko duten printzipioak kalitatea, zorroztasuna, erabilera, inpartzialtasuna eta ikasteko eta ikertzeko diziplinetara egokitzea izango dira. Informazio eguneratua, plurala, orekatua eta egokia, erabiltzaileen beharrei erantzungo diena.
- Dokumentuak kalte fisikoen, narriaduraren edo lapurretaren aurka babesteko eta kontserbatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu.
3.2. Informazio-baliabideetarako sarbidea
- Baliabideak eskuratzeko berdintasuna sustatuko dugu, generoa, ideologia, jatorria, egoera soziala edo ekonomikoa, edo beste edozein baldintza pertsonal edo sozial dela eta mugarik jarri gabe.
- Informazioa modu eraginkorrean eskuratzeko aukera emango dugu, guztientzako sarbide libre eta berdintasunezkoa bermatuz, eta erabiltzaileen eskura jarriko ditugu informazio hori arautzen duen araudia eta haren erabilera etikoa.
- Ez dugu inolako kontraprestaziorik onartuko kontsultagatik eta zerbitzuetara sartzeagatik, kostu espezifikoa dakarten kanpoko zerbitzuak izan ezik.
- Sarbide irekiko informazioa babestuko dugu (Open Access). - Gure bildumak eta baliabideak zabalduko ditugu, ezagutarazteko eta haien erabilera sustatzeko.
3.3. Liburutegi-zerbitzuak kudeatzea. Kalitatea
- Bikaintasunean oinarritutako eta gure erabiltzaileen itxaropenak asetzera bideratutako kudeaketa garatuko dugu.
- Etengabeko hobekuntza bilatuko dugu, eta zerbitzuak profesionaltasunez, erantzukizunez eta eraginkortasunez eskainiko dira.
- Gure erabiltzaileei ahalik eta arretarik onena eskainiko diegu, tratu profesional, atsegin, zuzen eta pertsonalizatua eskainiz.
- Unibertsitate-komunitatearen eskura jartzen dugu BUBren Zerbitzuen Karta, Liburutegiak hartutako kalitate-zerbitzuak eta -konpromisoak jasotzen dituena.
3.4. Irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketarako laguntza
- Gure laguntza eskainiko dugu eta gure ezagutza teknikoak emango dizkiogu unibertsitate-irakaskuntzari, haren ikasketa-planei, unibertsitate-komunitateko kide guztien kultura-aberastea sustatuz.
- Informazio-gaitasunetan eta gaitasun digitaletan alfabetatzea sustatuko dugu, informazio zientifikoa bilatzeko, eskuratzeko, kudeatzeko, ebaluatzeko eta behar bezala erabiltzeko erabiltzaile autonomoak prestatzeko.
- Erantzuna emango diegu unibertsitate-komunitate osoaren informazio eta ikerketabeharrei, bai eta irakasleei ere.
- Open Accessen politika eta aholkularitza babestuko ditugu, ikerketa-lanak egin eta argitaratzeari dagokionez.
- Egile- eta editore-eskubideak aitortzen ditugu, baina informazioa eskuratzeko eskubidearekiko beharrezko oreka zainduz. Jabetza intelektuala eta industriala babestuko dira, indarrean dagoen legediaren arabera.
3.5. Kultura-sustapena
- Unibertsitateko Liburutegiaren funtsezko eginkizunetako bat kultura sustatzea da. Erabiltzaileen behar soziokulturalak ahalik eta objektibotasun eta aniztasun handieneko irizpideekin asetzea, aurreiritzi edo gustu pertsonaletatik at.
- Informazioa ezagutza bihurtzea eta pentsamendu kritikoa eta gizartearekiko konpromiso etikoa sustatzea dira gure lanaren helburu nagusiak.
4. Gaitasun profesionalak eta jarrera pertsonalak
BUBko profesionalek liburutegi-balioekin eta unibertsitateko egungo liburutegi-ereduarekin bat datozen rolak eta gaitasunak dituzte:
- Hezkuntzaren, gizartearen eta ekonomiaren garapenarekin, ikerketarekin eta berrikuntzarekin eta informazioaren zaintzarekin konprometituta gaude.
- Irizpide profesional, independente, justu eta objektibo bati eutsiko diogu. Gure jokabidea zintzoa, osoa eta trebea izango da, eta beti bereiziko dira uste pertsonalak eta erantzukizun profesionalak.
- Erabiltzaileei informazioa bilatzen eta kudeatzen lagunduko diegu, eta haien eskaeretara egokitutako prestakuntza-programak abiaraziko ditugu, haien informaziogaitasunak hobetzeko eta haien autonomia lortzeko.
- Baliabideak hautatzean, kalitate-, zorroztasun-, inpartzialtasun- eta egokitasunprintzipioak aplikatuko ditugu, eta dohaintzen onarpena arduraz kudeatuko dugu.
- Gure eginkizunak betetzean lortutako isilpeko informazioei buruzko sekretu profesionala gordeko dugu.
- Gure lana gizartean proiektatzen dugu, kultura-jardueren eta liburutegiak hedatzeko jardueren bidez, eta Liburutegiaren ezagutza sustatzen dugu sare sozialen bidez.
- Lankideen eta liburutegi-elkarteen arteko lankidetza eta ezagutzak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko dugu. Gure zerbitzuak ematen lagunduko diguten aliantzak ezarriko ditugu.
- Gure ezagutza teknikoak, gaitasun profesionalak eta gaitasun pertsonalak eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dugu, bizialdi osoko prestakuntzaren printzipioa geure eginez.
- Lan-giro onari eusten lagunduko dugu, elkarrizketaren, parte-hartzearen eta taldelanaren bidez. Lankideak errespetuz eta inpartzialtasunez tratatuko ditugu
- Errespetuak gidatuko ditu, halaber, unibertsitate-komunitatearekin, gure erabiltzaileekin eta, oro har, gizartearekin ditugun harremanak, betiere gure lana arduraz betez.
- Lanbideari duintasuna eta aurrerapena ematen lagunduko dugu, prestakuntza espezializatua eta etengabeko prestakuntza sustatuz, Bibliotekonomia eta Dokumentazioari buruzko ezagutzak eta ikerketa etengabe eguneratuz.
5. Erantzukizun sozial korporatiboa
BUBk aktiboki eta borondatez laguntzen du gizartea, ekonomia eta ingurumena hobetzen, bere erantzukizun sozial korporatiboa betez. Honako arlo hauek nabarmenduko ditugu
- Iraunkortasuna. Garapen iraunkorra lortzen lagunduko dugu, teknologiak, baliabideak, ekipamenduak eta energia arduraz erabiliz. Bitarteko eta baliabide horiek eraginkortasunez eta ingurumena errespetatuz erabiliko ditugu, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatuz eta bultzatuz. Natura eta ingurumena errespetatzeko sentsibilizazio-neurriak hartuko ditugu.
- Lankidetza eta elkartasuna Garapenerako nazioarteko lankidetza-politika Liburutegiaren gizarte-konpromisoaren funtsezko zati bat da, unibertsitate-komunitateak garapen bidean dauden herrialdeekin duen elkartasuna adierazten baitu. Horretarako kanpainak egingo dira.
- Berdintasuna. Gure unibertsitate-komunitatean guztiontzako benetako aukera-berdintasuna lortzeko lan egingo dugu.
- Desgaitasuna. BUBren helburua da ikasle guztiak baldintza berdinetan sartzea eta integratzea, eta, aldi berean, unibertsitate integratzaileago bat eraikitzen laguntzea. Instalazioak eta ekipamenduak, ahal den neurrian, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek eta beste batzuek erabiltzeko moduan egongo dira. Webguneek irisgarritasunari eta erabilgarritasunari buruzko nazioarteko arauak beteko dituzte
- Informazioa eta ezagutza zaintzea Dokumentu-funtsak zaintzeko eta babesteko politikak egingo dira, gaur egun eta etorkizunean erabiliko direla bermatzeko.
6. Kalitateko kudeaketa
Liburutegiko kalitatearen kudeaketan dihardugu etengabe, liburutegi-zerbitzuaren prozesu guztiak hobetzeko.
Aldian-aldian barneko eta kanpoko ebaluazioak egiten ditugu, eta gure jardueren gardentasun eta kontrol handienaren alde egiten dugu.
Liburutegiaren aurrekontua arduraz kudeatuko dugu, lanbidearen irizpide etikoak kontuan hartuta eta Liburutegi Zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
7. Azken xedapenak
Kode etiko hau BUBko profesionalen artean zabalduko da, unibertsitate-komunitatean, lanbidean eta, oro har, gizartean.
Kode horrek liburutegiko profesional guztiak inplikatuko ditu, eta horiek beren arauak jarraituko dituzte eta betetzen direla zainduko dute.
Berrikusi, berritu eta etengabe hobetu beharko da, lanbidean eta kultura- eta gizarte-ingurunean gertatzen diren aldaketak sartzeko.
8. Dokumentu-iturriak
-
Gida berdea
UNED Bizkaia Liburutegiak ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoarekin bat egin nahi du.
Horregatik, garapen jasangarrian inplikatu gara, ingurumenarekiko errespetuarekin eta baliabideen erabileraren eraginkortasunarekin konprometituz gure jardueren garapenean.
Helburuak hauek dira:
- Gure instalazio, zerbitzu eta prozesuek ingurumena errespeta dezaten lortzea.
- Erabiltzaileak eta gure langileak ingurumenaren arloan sentsibilizatzea.
Horiek lortzeko, hiru kontzeptutan oinarritutako hainbat neurri proposatzen ditugu
Murriztu
Energia-kontsumoa
Berokuntza: Instalazioen mantentze-lanak egitea, egoera ezin hobean egon daitezen. Berogailua martxan dagoenean leihoak eta ateak ixten direla ziurtatu. Termostatoak ezarritako jarraibideen arabera graduatu.
Argiztapena: Ez utzi argirik piztuta beharrik gabe Argi naturalaren sarrera ahalik eta gehien aprobetxatzea. Kontsumo txikiko argiztapena erabiltzea.
Ordenagailua: Monitorearen pantaila itzali, erabiltzen ez bada. Jardunaldiaren amaieran ekipo guztiak itzaliko direla ziurtatzea
Paper-kontsumoa
Posta elektronikoa erabiltzea informazioa bidaltzeko eta jasotzeko.
Behar dena bakarrik inprimatu.
Ahal dela, tonerra aurrezteko hauta erabiliko da. Inprimatu bi aldeetan
Dokumentuak ordenagailuan edo hodeian artxibatzeari lehentasuna ematea, paperezko artxiboaren aurretik
Ur-kontsumoa
Instalazioen egoera ona egiaztatu, tanta-jarioak eta ur-galerak saihestuz Ez utzi txorrotarik irekita.
Berrerabili
Papera: Zirriborroetarako, oharrak hartu. Enbalatzeko papera ere berrerabil daiteke.
Liburuak: Garbitutako liburuek bizitza berria izan dezakete.
Pilak: Pila kargagarriak erabiliko ditugu.
Gutun-azalak: Jasotzen ditugun gutun-azalak berriz erabiltzen dira gure postabidalketetarako
Birziklatu
Papera, Pilak, Tonerra eta tinta-kartutxoak, Material informatikoa: Birziklatzeko prestatutako lekuetan utziko dira.
Zuk ere parte har dezakezu iraunkortasunean Ekintza txiki orok batzen du