Libututegien arteko mailegua

El préstamo interbibliotecario permite el acceso a fondos de otras bibliotecas universitarias y especializadas.

UNED Bizkaiako tutoreen eta Gradu, Master eta Doktoregoko ikasleen eskaerak

Eskaerak

Erabiltzaile bakoitzak bost dokumentu eska ditzake hilean.

Eskatzaileak bakarrik erabili ahal izango ditu eskatutako dokumentuak, eta lotura zuzena izango dute ikasketa ofizialen esparru akademikoarekin.

Dokumentua iritsi dela jakinarazi ondoren, erabiltzaileak 15 egun natural izango ditu dokumentua jasotzeko. Epe hori igarotakoan, Liburutegi hornitzaileari itzuliko zaio.

Eskatutako materialak ez jasotzeak zerbitzua 60 egunez etetea ekarriko du.

Liburutegien arteko mailegu bat eskatzeko, dokumento bakoitzeko betetako formularioa bidali beharko da biblioteca@portugalete.uned.es  posta helbidera:

Bidalketatik baztertutako dokumentuak

  • UNEDeko ikasketa ofizialen oinarrizko testuak.
  • Erreferentziako obrak (hiztegiak, entziklopediak, atlas)
  • Aldizkako argitalpenen zenbaki osoak (artikulu zehatzen erreproduzioa)
  • Tesien kasuan, egilearen baimen esplizitua izan behar dute
  • Ikus-entzunezkoak, diska elektronikoak
  • UNEDeko katalogoaren bidez bertsio elektronikoan dauden dokumentuak

Maileguaren epea

  • UNEDeko liburutegiak: Hilabete, berritzeko aukera barik
  • REBIUN Liburutegiak: Liburutegi hornitzaileak zehaztutakoa

Tarifak

Mailegua egiten den unean ordainduko dira

  • Liburuak
  • Aldizkarietako artikuluak
    • UNEDeko liburutegiak: Doakoa posta elektronikoz
    • REBIUN liburutegiak: Ezarritako tarifa

UNED Bizkaiari funtsak eskatzen dizkioten liburutegiak

UNED Bizkaia liburutegiak zerbitzu hori emango die hala eskatzen duten unibertsitateko liburutegiei eta liburutegi espezialitatuei.

Eskaerak

  • UNEDeko liburutegiak: Alma plataformaren bidez, aldi baterako mugimendua eskatuta
  • REBIUN liburutegiak: Posta elektronikoz: biblioteca@portugalete.uned.es

Bidalketatik baztertutako dokumentuak

  • Oinarrizko bibliografia
  • Literatura-lanak
  • Aldizkari osoak (Eskaneatutako artikuluak posta elektronikoz bidaltzen dira)
  • Erreferentziako obrak (hiztegiak, entziklopediak, atlas)
  • Eskabidea kudeatzeko unean Liburutegi Nagusian, Iparraldeko Campusean edo IUGMn eskuragarri dauden materialak.
  • Funts arraroak eta bitxiak
  • UNEDeko katalogoaren bidez bertsio elektronikoan dauden dokumentuak

Mailegatutako dokumentuak itzultzea

Posta ziurtatu bidez egingo da eta behar bezala paketatuta.

Mailegatutako dokumentua galdu edo hondatuz gero, liburutegi eskatzailearen ardura izango da.

Maileguaren epea

Mailegua hilabetekoa izango da, berritzeko aukera barik.

Tarifak