Ikasle txartela
UNEDeko txartel ofizialak ikasle gisa akreditatzeko aukera ematen du. Funtsezko dokumentua da, azterketetan eskatzen dena, NANarekin batera, sarbidea eta bertaratze-kontrol elektronikoa errazteko. Ikasle guztiek eraman behar dute beren txartela azterketetara. Ezinbestekoa da, halaber, gure zentro elkartuko liburutegiko liburuak mailegatzeko.
Txartelak lau urteko indarraldia du Gradu-ikasketetarako (betiere denbora horretan Gradu-aldaketarik egiten ez bada) eta urtebetekoa Sarbide-Ikastarorako, Master-ikasketetarako eta CUIDerako.
> Karnet-argazki bat eta NANa eskaneatuta bidali info@bergara.uned.es helbide elektronikora, eta ikasleak posta bidez adierazten duen helbidean jaso ahal izango du, edo Bergarako UNEDeko Idazkaritzan jaso. (Eskatzailea bera etorri beharko da Ikastetxera ikasle-txartela jasotzera).
>Bestela, argazkia Ikastetxera ekarri eta txartela momentuan egingo da, betiere NANa aurkeztuz.
>Eskaerak ez dira inoiz hirugarrenen bitartez artatuko.