UNED Bergara
Aintzindaria
Gipuzkoan
erreferentziazkoa den
zure Unibertsitate Online
eta Presentziala
![]()
UNED-Bergararen bitartez zu bezalako pertsona askok, ikasketak hasi, osatu edo utzi zuten karrera amaitu ahal izan dute beren lana edo egoera pertsonala uztartuz.
Orain zure txanda da!
Ikasteko metodologia erdipresentziala eskura duzu, eta, horri esker, zure neurrira konbinatu ditzakezu bai online prestakuntza eta bai klasera joatea eta “aurrez aurreko” tratua izatea Gipuzkoan bertan.
Autonomiarekin ikasi baina hurbiltasuna, orientazioa eta etengabeko laguntza eskaintzen dizkizun zentro baten laguntzarekin.
Diziplina Anitzeko Unibertsitatea
Unibertsitate Prestakuntza
eta Berezko Ikastaroak
guztiontzat
![]()
Adin eta profil guztietako 1.400 pertsona baino gehiago matrikulatzen dira urtero UNED-Bergaran.
Ikasteko aukera zabala duzu:
1· Unibertsitate Prestakuntza: 30 gradu baino gehiago (gutxieneko notarik gabe), 75 master, mikrograduak, doktorego-programak, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbidea, hizkuntza ikastaroak…
2· Berezko Ikastaroak: berezko ikastaroak eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak, gaitasun profesional berrietarako.
Europako campus handieneko kide gara, bai ikasle kopuruari dagokionez, bai jakintzaren arlo guztietako eskaintza akademikoari dagokionez: Arteak eta Humanitateak, Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Ingeniaritza….
Nazioartean azpimarratutako unibertsitate prestakuntza prezio publikoetan!
Matrikula irekia
UNED-Bergaran
![]()
Unibertsitate ikasketak hasi, zure prestakuntza zabaldu edo zure ibilbide profesionalari bultzada berria eman nahi badiozu, orain da zure unea, matrikula egiteko epea zabalik duzu UNED-Bergaran!
🗓️ 2026ko uztailaren 1etik urriaren 21era zabalik egongo da Graduak, Masterrak, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera Sartzeko Ikastaroa eta UNED-Bergarako beste ikasketa batzuetarako matrikula egiteko epea.
Ikasi zure erritmora, metodologia malgu batekin eta aurrez aurreko zein online tutoretzen eta tutoreen laguntzarekin, ikasturte osoan zehar.
✅ Kontsultatu eskaintza akademikoa eta burutu zure matrikula epea amaitu baino lehen: Info gehiago
✅ Era berean, informazio gehiago edo aholkularitza jaso nahi izanez gero, jarri harremanetan Bergarako gure zentroarekin.
Zure matrikulazioan
laguntzen dizugu
![]()
UNED-Bergaran zure lan egoera edo egoera pertsonala
gure prestakuntza metodologiarekin bateragarri
egiten laguntzen dizugu. Eta, halaber, matrikulatu
beharreko ikasgai kopurua finkatzen, zure prestakuntzan
modu errealistan aurrera egin dezazun.
Zurekin Gipuzkoan
50 urte zure ondoan ospatzen ditugu,
zure helburuak lortzen lagunduz
![]()
Duela 50 urte, azaroaren 4 batean, UNED-Bergarak ateak ireki zituen lehen aldiz. Azaroaren 4 honetan, berriro irekiko ditugu, ospatzeko.
Mende erdi honetan, pertsona askori lagundu diegu unibertsitateko ikasketak egiten, ikasketak berriro hartzen edo etengabe prestatzen jarrai dezaten, adina, lana, denbora edo distantzia oztopo izan gabe.
1976tik konpromiso berari eusten diogu: Gipuzkoako pertsona bakoitzak goi-mailako prestakuntzarako bide bat izan dezala alboan.
Bergarako Seminarixoan ospatuko dugu, jardunaldi berezi batekin:
· Mahai-ingurua: «Euskal goi-mailako hezkuntzaren erronkak eta aukerak:
etorkizunari aurre egiten» Moderatzailea: Iñaki Gabilondo (kazetaria)
· Hitzaldia: «Zuzenbidearen amaiera. Zergatik ez dituen enpresak babesten legea betetzeak» Hizlaria: Carlota Ucín (jurista)
· 2026/2027 ikasturte akademikoaren irekiera ekitaldia, gure egresatuen
diploma banaketa barne.
UNED-Bergara, 50 urte «Zurekin Gipuzkoan».
Eskerrik asko gurekin egoteagatik!

UNED-Bergara 50. urteurrena
Eguna: Azaroak 4, asteazkena
Ordua: 10:00etatik-13:45etara
Tokia: Seminarixoa (Errege Mintegia)
San Martin plaza. Bergara
UNED-Bergara komunikabideetan
UNED-Bergararen berezitazunak
jorratuz Iñaki Esparza,
gure zuzendariari,
eginiko elkarrizketa batean
![]()
Iñaki Esparza, UNED-Bergarako zuzendaria, Goiena Telebistako “Berbagai” saioan izan da, Goiatz Aranarekin hizketan (26-10-13).
UNED-Bergararen 50 urteko ibilbidea, bere bilakaera eta Gipuzkoan unibertsitate hezkuntzarekin duen konpromisoa izan dira, besteak beste, aztertutako gaiak.
Ezagutu Gipuzkoako zure unibertsitate online eta presentzialaren berezitasunak elkarrizketa interesgarri honen bidez.
UNED-Bergara Komunikabideetan
Gure ikasleei
erreportaia

El Diario Vasco egunkariak orrialde bikoitza argitaratu du
UNED-Bergarako ikasleei egindako elkarrizketa batekin
(2025eko azaroa). Elkarrizketatutako lau ikasleak, profil eta
egoera pertsonal desberdinekin, ezin hobeto irudikatzen dituzte
gure ikastetxean urtero matrikulatzen diren 1.400 pertsona
baino gehiago guztiak.
Erreportaia honetan, gure metodologia erdipresentzialaren
aukerak nola aprobetxatu dituzten aipatzen dute: tutoretza presentzialak
eta birtualak, online materiala eta liburutegi funtsak,
beste ikasleekin harremana, gure tutoreen laguntza...
Juan Antonio Jiménez, Maialen Igartua, Helga Massetani eta Maria
Longarte ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu, UNED-Bergaran
ikastea nolakoa den hain bikainki deskribatzeagatik.
PDFa jaitsi
Online albistea