Imagen del centro

Historia

Historia

Promoción cultural tokiko taldearen eta Udalaren ekimenez -orduko alkate José Luis Elkoro Jaunarekin-, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat aurrezki erakunderen laguntzarekin, UNED Bergarako Zentro Elkartuaren ibilbidea 1976an hasi zen.

Jesús Arpalen zuzendaritzapean, azaroaren 4an ireki zituen ateak, Unibertsitatera Sartzeko Ikastaroaz gain 11 karrera emanez, eta horrela, ikasturte horretan matrikulatutako 1029 pertsonen hezkuntza-kezkei erantzun ahal izan zelarik.

Udaletxearen parean, UNEDeko Ikastetxea Bergarako Errege Mintegiaren eraikin historikoan aurkitzen da, Euskal Herriko hiru hiriburuen erdigunean dagoen udalerrian. 1593. urtean eraikia, hasiera batean Jesuiten etxea eta ikastetxea izan zen. Gerora, 1769-1804 urteetan zehar Euskalerriaren Adiskideen Elkartea bertan kokatu zen, Elhuyar Anaiek Wolframioa isolatu zuteneko bereziki azpimarragarria den distira eta ospe handiko garaia.

Real Seminario de los Nobles delakoaren egoitza ere izan zen, bai eta Estatuko lehenengotariko Industria Eskoletako baten kokalekua – Ingeniaritza Eskolen aitzindaria 1851. urte aldera –. Ondoren, Domingotarren Ikastetxea izatera pasa zen 1972. urtera arte.

Estatuak 2006ko urrian eraikina laga zuen, UNED Bergara Fundazioaren esku geratuz.