mostrar noticia
Abian jarri dugu 2026-2027 ikasturterako Harrera Plana
Unibertsitate-ikasketak hasteak erronka berriei aurre egitea eta ikasteko tresna, baliabide eta metodologiak ezagutzea dakar. Ikasleei lehen urratsetan laguntzeko helburuarekin, UNED Bizkaiak Harrera Plan bat diseinatu du 2026-2027 ikasturterako. Plan hori hainbat jardueraz osatuta dago, eta bereziki unibertsitatean lehen aldiz sartzen direnei zuzenduta dago.
Ongietorri eta Aurkezpen Jardunaldiak
UNEDen ikasketa-metodologiari buruzko oinarrizko orientazioa eskaintzeko informazio-saioak, bai eta ikastetxeak ikasleen eskura jartzen dituen zerbitzu eta baliabideei buruzkoak ere.
Jardunaldien egitaraua:
- 2026ko irailaren 29an, asteartea, 18:00etatik 19:30era: orientazio-saioa 25 eta 45 urtetik gorakoentzako Zuzeneko Sarbide Ikastaroko ikasleentzat.
- 2026ko irailaren 30ean, asteazkena, 18:00etatik 19:30era: ezagutza-arlo guztietako Unibertsitate Graduetako ikasleei zuzendutako informazio-saioa.
Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Inskripzioa: https://extension.uned.es/actividad/52781
UNEDeko Campus Birtualean Hasteko Tailerra
UNEDeko esperientzia akademikoaren funtsezko zati diren tresna digitalak erabiltzea errazteko, UNEDeko Campus Birtualean Hasteko Tailerra eskainiko da. Tailer praktiko honi esker, plataforma birtualen oinarrizko funtzionamendua ezagutu ahal izango da, baita ikasleen eskura dauden irakaskuntza- eta administrazio-baliabide nagusiak erabiltzen ikasi ere.
Jarduera aurrez aurre emango du M.ª Mar Aguiar Fernándezek. Edukiera mugatua denez, edukia bera duten bi saio antolatu dira:
- 2026ko urriaren 7an, asteazkena, 17:30etik 19:00etara.
- 2026ko urriaren 8an, osteguna, 17:30etik 19:00etara.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da.
Tailerrean izena ematea: https://extension.uned.es/actividad/52799
Aurretik Campus Birtuala ezagutu nahi dutenek UNED Bizkaiaren kanalen bidez eskuragarri dagoen sarrera-bideoa ere ikusi ahal izango dute:
Estatistikako 0 Ikastaroa (9. edizioa)
Harrera-jardueren osagarri gisa, Estatistikako 0 Ikastaroaren edizio berri bat eskaintzen da. Ekimena bereziki erabilgarria da titulazio jakin batzuk hasi aurretik oinarrizko ezagutzak sendotu behar dituzten ikasleentzat.
Informazio gehiago: https://extension.uned.es/actividad/52801
Ezagutu UNED BizkaiAko Liburutegia
Liburutegia funtsezko baliabideetako bat da arrakasta akademikoa lortzeko. Horregatik, UNED Bizkaiak saio espezifikoak antolatzen ditu bere instalazioak, zerbitzuak, baliabide elektronikoak eta ikasketarako zein ikerkuntzarako laguntza-tresnak ezagutarazteko.
Tailerren informazioa: https://extension.uned.es/actividad/52805
Jarduera-multzo honekin, UNED Bizkaiak berretsi egiten du lehen egunetik ikasleari laguntzeko eta arreta emateko konpromisoa, unibertsitate-bizitzan sartzea errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Zuen zain gaude!
