detalle de la noticia

mostrar noticia

Administrari laguntzaile plaza bat betetzeko hautaprobetarako deialdia UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren Fundazioan

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren Fundazioak argitara eman du, oposizio-lehiaketa aske bidez, lan-arloko teknikarien, kudeaketakoen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen (TEKAZEL) plantillan hutsik dagoen plaza bat betetzeko hautaketa-prozesurako deialdi ofiziala.
2026/07/03

Plaza hori Administrari Laguntzaile kategoriakoa da eta UNEDen Bizkaiko Ikastetxe Elkartuan beteko da, Portugaleteko egoitzan. Dagokion jarduera-arloa Kudeaketa Ekonomikoa izango da, eta hautatutako pertsonaren eginkizun nagusia arlo horretan laguntza administratiboa ematea izango da. 

Hautaprobetan onartua izateko, izangaiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu-titulua edo baliokidea izan behar dute eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako. 

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 6tik abuztuaren 3ra artekoa izango da. Izapidea telematikoki egin beharko da nahitaez, UNEDen egoitza elektronikoaren bidez (https://uned.sede.gob.es). Prozesuari buruzko informazio zehatz guztia eta zerrenden jarraipena UNED Bizkaiaren webgune ofizialean eta bertako iragarki-oholean zentralizatuko da.